Tabakalerako egonaldian Americium filmean lanean jarraituko dute Erik Blinderman eta Lisa Ravek.
Filmaren izenburua taula periodikoko elementu erradiaktibo baten izena da, gizakiak sortua dena. Americium-ekerradiaktibitateak paisaian duen eragin kulturala eta soziala aztertzen du, gauzetan dagoen esentzia edo espiritualtasun mota bat bezala berrinterpretatzen du. Dokumentu historikoetan oinarrituz, filmak, nolabait, nazioarteko zientzialarien arteko topaketak irudikatu nahi ditu (The Human Interference Task Force bezala ezagutua). Hauen ardura, hemendik 10.000 urtetara, etorkizuneko belaunaldiek, Sierra Nevadan dagoen Yucca Mountain-eko hondakin nuklearren arriskuaz komunikatzeko beharrezkoa izango luketen ikur lengoaia bat garatzea zen. Horretarako, Ameriketako hego-mendebaldean bizi diren komunitate desberdinak filmatuko dituzte. Zientzia-fikzio eta dokumentalaren artean, Americium-ek, mitologia eta berehalako etorkizun bat isladatzen du.