Multimedia
Imagen
Ane Zelaia Amimona TBK
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Fecha
2023/10/17 - 2023/12/22
Pasada?
Si
Descripción Larga

AMIMONAk gorazarre egiten dio lekuaren memoriari; hori horrela, Chillida Lekun eskulturak jarri aurretik bertan egiten bizitza ikertu eta birsortu nahi dut. Oraindik ere gugan bizi den iragan baten alderdi gizatiarra oroitu nahi dut, bere gatazka guztiekin. Hori guztia orainaldira ekarri nahi dut, egungo testuingurura, eta galdera hau planteatu: nola bizi dira elkarrekin bi errealitate horiek? Lurralde batean bizitzeko beste modu batzuei buruz hausnartzea eta herentzia kultural hori –landa-eremuari lotua dagoena– berreskuratzea proposatzen dut. Gutako asko urrundu egin gara iraganetik eta orain desira, bilaketa eta itxaropena baino ez da.  

Chillida Leku testuinguru kutuna da niretzat, iragan oso zehatza duena; izan ere, bertan daude nire amonaren oroitzapenak, baita bere senideenak eta markes bati errenta ordainduta 1930era arte museoko baserrian bizi izan ziren beste hiru familienak ere, zein baino zein pobreagoak. Amonaren gorpua dagoeneko lurpean dagoenez, aukera paregabea da leku horretako gorputzean somatizatuta dagoen memoriatik eta artxibotik ikertzeko. 

Performance-sorkuntzako prozesu batera bideratuko nauen dokumentazio- eta ikerketa-lan bat egin nahi dut.   Lurraldean denbora igaro, memoria oroitu eta, hortik abiatuta, esperientziak berak gogora ekartzen dizkidan irudiei arreta jarri, irudi horiekin performance-iruditeria osatzeko. Artearen, memoriaren eta landa-eremuaren arteko elkarrizketa. Bideoa eta soinua grabatzea, idaztea, performatzea, pintatzea… nola edo hala hibrido horren parte izatea. Sormena hainbat diziplinen zerbitzura, zerbait gehitzeko eta lengoaia artistiko guztiek errealitate bera partekatzen dutela ulertzeko.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Ane Zelaia Amimona TBK
Año
2023
Tipo Agrupación
Egonaldi-proiektua
Invitados
Información Adicional
Titular Invitados
Egoiliarra