A Idade da Pedra iraganera eta etorkizunera bidaia bat da. Eta, aldi berean, paisaia eta historiaren berrinterpretazio baten aurrean gaude.
Ana Vaz artistak Brasilia hiriaren sorkuntza berriz pentsatzen du Brasilgo erdiguneko goiko ordokia erakutsiz, sertão gisa ezagutzen den lurralde izugarri eta agorra. Bere oinarri geologikoak behatzen ditugu, egunsentiaren argia, harriarengan agertzen diren itzal eta koloreak. Ezusteko agerpen bat ere ikusiko dugu. Ezin azalduzko eta behin betiko zerbait.
Artistak historia erabiliko du historia bera beste era batean irudikatzeko eta esplorazio, profezioa eta mito istorio bat argitara ekartzeko. Kamerak lurraldea eskaneatuko du: bere espazioak, presentziak, bizidunak. Orduan azaltzen da paisaiarengan arkitektura, denbora desagertuko den unea, Historia pantailan berridatziko den momentua. Ikusle gisa ez dakigu hau guztia urrutiko etorkizun batean gertatzen ari den edo iragan primitibo batean.
A Idade da Pedra hipotesi bat da. Modernismoaren idealak eta usteak zalantzan jartzen dituen tresna bat.
A Idade da Pedra hipotesi bat da. Modernismoaren idealak eta usteak zalantzan jartzen dituen tresna bat.