Ana y los otros, Celina Murga, Argentina, 2003, 80’
Anak hogei urte ditu eta Buenos Airesen bizi da. Krisiak suntsitutako hiri batetik ihes egin nahian, bere sorlekura itzuliko da, Paranára, (EntreRíos probintzia) urte luzez kanpoan egon eta gero. Abagune berria bilatuko du han, bere sentimenduak kidetzaren eta arroztasunaren arteko nahasketa bitxia badira ere. Bidaiak aukera emango dio eskolakide zaharrekin berriz elkartzeko. Baita jende berria ezagutu, bizitza berriz planteatu eta etorkizuna aldatzen saiatzeko ere. Paránán, gainera, aspaldiko mutil-laguna agertuko zaio berriz: Mariano. Haren eraginez, beste bidaia eta bilaketa bati ekingo dio Anak.
Celina Murga zuzendariak bi erreferentzia aipatzen ditu beti bere filmerako. Lehenengo zatiak lotura handia du Eric Rohmer-en zinemagintzarekin: loturarik gabeko eszenak, halabeharrezko topaketak, pertsonaiaren nolabaiteko noraeza, maitasunaren eta bizitzaren inguruko solasaldiak…Bigarren zatiak, aldiz, ekintza-lerro argiari jarraitzen dio eta egiturak protagonistaren aldartera gerturatzeko ahaleginak egiten ditu, Abbas Kiartostami iraniar zuzendariak bere lanean batzuetan egin bezala.
Filmak Epaimahaiaren Sari Berezia lortu zuen 2003ko Buenos Aireseko Zinema Independentearen Nazioarteko Jaialdian. Eta epaimahaiak aipamen berezia egin zion Veneziako 2003ko zinema-jaialdiaren Kritikaren Astean.
Anak hogei urte ditu eta Buenos Airesen bizi da. Krisiak suntsitutako hiri batetik ihes egin nahian, bere sorlekura itzuliko da, Paranára, (EntreRíos probintzia) urte luzez kanpoan egon eta gero.