Imagen
Imagen
Descripcion

Ander Pérez Puellesek EHUn egin zituen Arte Graduko ikasketak eta Ikerketa eta Sormena Artean Masterra. Besteak beste, honako hauetan hartu du parte: Itziar Okarizek eta Jon Mikel Eubak Donostiako Tabakaleran eskainitako Artistentzako Lantegian, Fernando Castro Florezek Bilbaoarten emandako mintegian eta Steve Paxtonen inguruko dantza-mintegian, azken hau, Azkuna Zentroan. Bere lana talde erakusketatan aurkeztu du, besteak beste: Bideotik 2017 programan (Azkuna Zentroa), Ertibil 2018 (Bizkaiko Aldundia), SEÑAL, 2019 (Okela Sormen Lantegia) edo XENA, 2021 (HARRIAK programa). 2020an, Bilbaoarteko artista egoiliarraren beka jaso zuen. Urte horretatik aurrera, KINU ikus-entzunezko irudiaren inguruko ikerketa taldeko kidea da. Gaur egun, ikerketa praktikoko proiektua garatzen ari da Azkuna Zentroko BABESTU programaren baitan.

Disciplina
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores