Zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea. Bere opera prima, Ana de día (2018), berak ekoiztua ere, estatuko eta nazioarteko 30 zinemalditan baino gehiagotan aurkeztu zen, eta 12 sari irabazi zituen; izendatua izan zen 2019ko Zuzendaritza Berri Onenaren Goya Sarietara eta Zinema Idazleen Zirkuluaren CEC Dominetara. Bere bigarren film luzea, Nina, 2024ko Malagako Zinemaldian estreinatu berri du, eta Zilarrezko Biznaga Kritikaren Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi du bertan.
Aurretik, bere film laburrak zinemaldi ugaritan hautatuak izan dira eta bere bideo-sorkuntzetako batzuk Espainiako eta nazioarteko erakunde kulturaletan erakutsi dira. 2015ean merezidun gisa lan egin zuen zuzendaritzan Pedro Almodovarren Julieta filmean. Bere proiektu zinematografikoek bekak jaso dituzte, besteak beste, erakunde hauetatik: Espainiako Errege Akademia Erroman (zinema bekaduna Ana de díarekin), Ikasleen Egonaldia Madrilen (sorkuntza bekaduna Ana de díarekin), Zinema Akademiaren Egonaldiak eta Torino Feature Lab (biak Ninarekin).
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua Madrilgo Complutense Unibertsitatean ꟷbere promozioko Zuzendari Onenaren saria jaso zuen bertanꟷ, Zinema Zuzendaritzako Masterra ESCACen, eta Arte Dramatikoan Diplomatua William Laytonen Laborategian. Zinemaren Historia, Interpretazio eta Zuzendaritzako irakaslea da hainbat eskola espezializatutan, baita Madrilgo Nebrija Unibertsitatean ere, eta lan horrekin batera garatzen ditu bere proiektu zinematografikoak. Bestetik, zinemako Master Classak eman ditu Parisko Sorbonan, ECAMen, Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta Bartzelonako ESCACen.
2019az geroztik Espainiako Zinema Akademiako kide da. 2020an Lasai Producciones ekoiztetxea sortu eta beste zuzendari emergente batzuen proiektuak ─El Querer eta Macramé filmenak tartean─ garatzen dihardu; Nina bere film berria ere koproduzitu du.
· FILMOGRAFIA pertsonala (gidoilari, zuzendari eta ekoizle gisa):
FIKZIOA
- “Nina”. Film luzea. 2024.
- “Ballenas aplastadas por el hielo”. Film laburra. 2022
- “Ana de día”. Film luzea. 2018
- “Algunas aves vuelan solas”. Film laburra 2016
- “Los años dirán”. Film laburra. 2013
- “A pleno sol”. Film laburra. 2012
- “Todos acabaremos solos”. Film laburra. 2011
- “S.E.D”. Film laburra. 2009 (Javier Reyren gidoia)
- “Entresuelo”. Film laburra. 2008
ESPERIMENTALA
- “Naturaleza muerta”. 2014
- “primerodemayo”. 2011
- “Lovely Boredom”. Bideo-instalazioa. 2011
- “Crisis?! What Crisis?!” 2011
SARIAK ETA IZENDAPENAK:
- ZILARREZKO BIZNAGA KRITIKAREN EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIA – MALAGAKO JAIALDIA (2024)
- ZUZENDARI BERRI ONENAREN GOYA SARIRAKO IZENDATUA - 33. EDIZIOA (2019)
- ZUZENDARI BERRI ONENAREN SARIRAKO IZENDATUA CEC DOMINAK - ZINEMA IDAZLEEN ZIRKULUA (2019)
- EPAIMAHAIAREN AIPAMENA ZUZENDARI BERRI ONENARI - TOULOUSEKO CINESPAÑA ZINEMALDIA (2018)
- ZUZENDARI ONENAREN CIMA SARIA - CINESCULTURA ÓPERA PRIMA II & DOCUMENTALES (2020)
- ZUZENDARI ONENAREN SARIA - AMADORES INDIE DEL CINE ESPAÑOL (2019)
- KRITIKAREN SARIA ETORKIZUN HANDIENEKO ZUZENDARITZARI - ZINEMAREN INDUSTRIA (2019)