Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Adolescentes (21 retratos filmados), Ángel Santos, Espainia, 2011, 63', Loop, soinurik gabe, proiekzio digitala. 

Andy Warholen Screen Test filmaren estilo berean, Ángel Santos zuzendariak isilean eta kamarari begirada zuzenarekin grabatutako 21 erretratu aurkezten ditu bata bestearen atzean. Galiziako neska eta mutilak dira, talde txiki edo handietan, bikotean edo bakarrik, kaletan denbora -edo, iristear dagoen zerbait- pasa dadin.

Nerabezaroari hausnaketa begirada bat da, non euren moduak, lekuak eta kezkak ezagutu daitezkeen keinu eta begiraden xehetasunen bidez. Ondorioz, lehen pisuan, espazio publikoan kokatutako Horma delako pantalla-instalazioa abiatzeko aukeratutako obra honek, Aro Atomikoa zikloa dakar gogora.

Ángel Santos zuzendariarekin elkarrizketa

"Beti liluratu naute nerabezaroaren irudiak eta kontzeptuak, horren estetikak, hain indartsua eta kontraesanez betea"

 

Galdera: Gustatuko litzaidake Nerabeak filmari buruzko solasaldi hau Andy Warholen Screen Test haiek aipatuz hastea. Zure filmak antzeko antolabide bat erabiltzen du baina aldaera batzuekin. 16mm-ko pelikula baten iraupena duten erretratuak dira, hau da, 3 minutu baino gutxixeagokoak, eta pertsona bat edo batzuk kamerari begira hartzen dituztenak. Hasieratik garbi izan zenuen hori zela nerabe hauek erretratatzeko modua? Nola iritsi zinen ideia horretara eta filmatzeko modu horretara?

Erantzuna: Hasi nintzenetik badut aurrez aurre filmatzearen aldeko lehentasun bat, eta baliabide formal horretara itzultzen naiz, nola edo hala errepikatzen dudala, batez ere pertsonaien erretratuetan. Oroitzen naiz zerbait irakurri nuela, zine eskolan sartu aurretik, Wim Wendersek “gauzak aurrez aurre” begiratzeari buruz esaten zuena –Raoul Walsh-en zinea zela eta ez zela, ustez–, eta hura nolabait ere subkontzientean gelditu zitzaidan.

Warhol hor zegoen, begien bistakoa da, baina, nahi baduzu, era inkontzientean agian, gogoetazkoan baino areago. Hala ere, proiektua lantzeko prozesuan beste erreferente batzuek filmaz nuen ideia era zuzenagoan moldatzen lagundu zidaten: Jem Cohen-ek Instrument filmean Fugazi-ren kontzertuetara joandakoei egindako erretratuek liluratua egon naiz beti, baina, era berean, Guerin-ek Innisfree-n egindako erretratuak berriro bisitatu izana oroitzen naiz eta, jakina, une hartan gutxi-asko berriki aurkitua nuen James Benning-en zinema –giltza batzuk ekarri zituena produkzio baliabideek finkaturiko planoen egitura eta iraupenari dagokienez–. Erretratu bati aurre egiterakoan, inongo ekintzak edo elkarrizketa lerrok ez du iraupena zehazten; hortaz, kanpoko jarraibide bat ezartzeak egitura bat finkatzeko balio izan zidan. Oro har, filmatu aurretik nire arau propioak ezartzea gustatzen zait, eta gero errespetatzen saiatzea, mahai joko bat balitz bezala –Bresson-ek hitz egiten zuen horretaz, arau estuak jarri eta gero “neke handiz” desobeditzea–. Bestalde, beti liluratu naute nerabezaroaren irudiak eta kontzeptuak, horren estetikak, hain indartsua eta kontraesanez betea. Behaketatik eta liluratzen zaituen zerbaitera hurbiltzeko ezin eutsizko bulkadatik sorturiko proiektua da hau.

adolescentes-entrevista-angel-santos.jpgadolescentes-entrevista-angel-santos2.jpg

 

G: Tripodea baztertzea da gehien harritzen nauen antolabide aldaeretako bat; hortaz, kameraren atzean dagoenaren presentzia askoz handiagoa da. Nola erabaki zenuen hori?

E: Hasieran agerikoa zirudien proposamenak tripodea finkatzea (Benning) eskatzen zuela, baina hor sartzen da Jem Cohen-en irudi ikarati eta iheskorrekiko lilura, nire ustez nerabezaroaren hauskortasuna eta erabakitasuna era poetikoan transmititzen zituztenak. Noizbait iruditu zitzaidan hau bezalako proiektu batean, non neska eta mutil ezezagunen sail batera hurbildu behar nuen, erretratatzen uztea bezain pertsonala den zerbait eskatzeko, erretratatzen duenaren presentzia eta erretratatzea uzten duenarena nolabait orekatzea garrantzitsua zela; haiek zerbait ematen badidate, zerbait itzuli behar nuen nire aldetik. Bestalde, enkoadraketaren ikara, segurtasunik eza, egitura-antolabide itxiago hura gorabehera, nerabezaroari berari dagozkion iragankortasunaz eta urgentziaz hitz egin nahi nuen.

adolescentes-entrevista-angel-santos3.jpg

G: Jarrera guztiz desberdinak ikusten ditugu erretrataturiko nerabeen artean. Adibidez, batzuk geldirik egoten ahalegintzen dira, ilea nahasten dieten edo liburuen orriak mugitzen dituzten haize kolpeak gorabehera edo barre egiteko gogoa gorabehera. Beste batzuek, aldiz, erre edo edaten dute kameraren aurrean edo begiradaz jarraitzen diete pasatzen diren skaterrei. Nolako jarraibideak eman zenizkien?

E: Gelditasuna izan zen lehenengo premisa, nahiz banekien bururatzeko erronka zaila izango zela –bereziki erretratuak leku jendetsuetan egiten zirenean eta off-ek kameraren aurrean gertatzen ziren kontuetan eragin garrantzitsua zuenean–; baina, aldi berean, horrek zerbait interesgarri ematen zuen, elkar jotzen duten bi indarren antzera. Fikzio batean antzezleak zuzentzerakoan erabili dezakezun metodo bera da: jarraibide batzuk jartzen dituzu baina ongi jakinik hobe dela zenbait kontu ez adieraztea zoriak bere lana egin dezan eta gauzak era espontaneoan, intuitiboan azal daitezen.

Erretratu bakoitzean erabaki berezi bat nagusitzen zen, une horretan erretratatuengan ikusten nuenaren araberakoa, haien izaera, haien ingurune, haien segurtasun edo segurtasunik ezaren araberakoa. Tarte bat hizketan aritzen nintzen haiekin, proiektua eta erretratu horien bidez adieraz genezakeenaz nuen ideia esplikatzen nizkien eta haiek onartzen zuten jokoa bakoitzaren izaeraren arabera.

G: Nola aukeratu zenituen nerabeak eta kokalekuak?

E: Zoriak gidatu zuen erretratu bakoitzaren aukera. Aldez aurretik, ideiagintza aldi luze bat egon zen eta hartan proiektua garatzen eta haren jarraibide eta arau propioak ezartzen joan ginen; horietako askok zerikusia zuten erretratuen egiturarekin eta horien espazio erlazioarekin, baina banekien ezin nuela, edo ez nuela nahi, aldez aurreko “casting” bat ezartzea erretratuetarako, hori egiteak, nire ustez, ideia hondatuko baitzuen. Funtsean, egun batzuk toki jakin batzuetan azaldu eta aurkitzen genituen talde eta gizabanakoak erretratatzea izan zen filmazioa, toki berean hizketan jardun zezaten talde txikiak antolatuz. Enkoadraketako konposizioak, jarrerak eta jokabideak ez ziren zehazten filmarentzat; nolanahi ere, kameraren kokagunea zen egokitu beharrekoa, eta ez haiek. Funtsean, aurpegi batzuk zeluloidean erretratatzetik haratago, era inkontzientean elkartzeko eta ez elkartzeko erritual batzuk nola gertatzen diren interesatzen zitzaidan, eta hori “itxaron leku” haietan non nerabeek denbora nola pasatzen den ikusi, behatu besterik ez duten egiten. Eta lekuen eta aurpegien behaketa horretatik aurrera, filmak esanahia lortu ahal izatea, kokaturik dagoen probintzietako hiri txiki horretatik haratago.

Bestearen begiradari euste horretan lotura bat lortzen da, zerbait partekatzen da

G: Nolako esperientzia izan zen zuretzat? Zer sentitzen da begirada horiei eustean? Erretratuan autoerretratutik zerbait dago?

E: Zalantzarik gabe, prozesuan gehien gozatu naizen filma da Nerabeak. Halaber, behin erabakiak harturik, aurre egiteko errazena zen. Esan dudanez, lilurazko erlazio hutsa da –eta, gainera, agortezina dena, erretratuen posibilitateak ia amaigabeak izango bailirateke– eta, alde batera, niretzat zineak zerikusia du horrekin, bestela ahalmenik edo erabakitasunik izango ez nukeen horretara hurbiltzearekin.

Bestearen begiradari euste horretan lotura bat lortzen da, zerbait partekatzen da; bestalde, nerabezaroa funtsezko urratsa da gutako bakoitzarentzat eta erretratatuen jarrera edo keinu batzuetan nork bere burua ikustea zoragarria da, “ezagutze” hori zoragarria da. Autoerretratuari dagokionez, nire ustez, nork bere burua beti ematen du erakustera filmatzen duenaren bitartez eta ez dut funtsezko desberdintasunik ikusten film honen eta egin ditudan bestelakoen artean, fikzioak izan edo egunkariak izan.

G: Mintza gaitezen muntaketaz. Erretratuetako bakoitza film bat izan zitekeen berez. Nola ordenatu zenituen? Zenbat utzi behar izan zenuen filmetik kanpo?

E: Gutxi gorabehera filmaturiko erretratuen erdiak erakusten dira amaierako filmean. Inongo harraldirik inoiz ez errepikatzea izan zen geure buruari ezarri genizkion arauetako bat, erretratu bakoitza une bakar, errepikaezin eta espontaneoaren emaitza da. Ildo horretatik, ia ez zegoen “balekoa” gertatu ez zen inolako planorik izan muntaketari dagokionez –multzo osoan, ustez, bi harraldi besterik ez zen ez-erabilgarri gertatu–. Gune desberdinen artean gertatzen den elkarrizketak ekarri zituen egitura eta erabakiak; film hau ordu eta guneei zegozkien bloke sailetan egituratu zen, eta horiek beren barne erritmoak mugatzen zituzten –edizio lan horren parte handi batek zerikusia du bloke bakoitzarentzat a posteriori berrosaturiko soinu espazioarekin–. Filmak “langileak Lumiere fabrikatik ateratzen” haren antzeko plano batekin hasi behar zuen, ikasleak institutu batetik ateratzen alegia, eta hori filmatu ere egin genuen, baina azkenik ideia baztertu genuen. Filmak, erretratuetatik haratago, garapen “narratiboa”, denborazkoa, erritmikoa eta emozionala izatea nahi genuen, bidaia bat izatea segida bat baino areago –eta horretan aldentzen da garbienik Warhol-engandik–.

Nerabeak beti zerbait itxaroten ari dira eta nerabezaroko abenturak gutxieneko gertakariek osatuak izan daitezke, baina batez ere itxarotea dago. Eta (bizitzari?) itxarote horretan bada, nire iritziz, ahaltsua den zerbait, izugarrizko edertasuna duena.

G: Amaitzeko, denboraz hitz egin nahiko nuke. Erretratu bakoitzean pasatzen den denbora bitarte hori, hiru minutu baino zertxobait gutxiago, 16mm-ko filma amaitu arteko itxarote hori eta, aldi berean, erretratatuetatik igarotzen den denbora hori, nerabezaroa, urte batzuk, heldutasuna iritsi arteko itxaronaldi bat irudi dezaketenak.

E: Maiz ahazten dugu ez ikasgeletan ez etxean dauden uneetan nerabeek ikasten dutela bizitzen, batzuk besteekin harremanetan jartzen, beren ingurunean eta beren arauen arabera. Ildo horretan, espazio eta denbora kontzeptuek izugarrizko garrantzia hartzen dute: espazioaz hitz egin dugu jadanik, kalea topaleku gisa; denbora, bestalde, era esponentzialean luzatzen da, itxarote kontzeptua premisa giltzarria bilakatuz. Nerabeak beti zerbait itxaroten ari dira eta nerabezaroko abenturak gutxieneko gertakariek osatuak izan daitezke, baina batez ere itxarotea dago. Eta (bizitzari?) itxarote horretan bada, nire iritziz, ahaltsua den zerbait, izugarrizko edertasuna duena. Proiektu honen bidez, nerabezaroari dagokion alderdi ukiezin hori erregistratu nahi genuen lehenik, eta telebistako irudiaren aurrez aurre jarri gainera: iraupena, formatua (zeluloidea material noble gisa, eskultore baten antzera), etab. Poetikoa eta politikoa batu nahiz. Behatzera geldituz gero, 3 minutu baino gutxixeagoko tarte horretan –16mm-ko bobina bat–, zalantza eta kezka horietatik, heldutasun prozesuaren beldur inplizitutik zerbait aurkituko dugu agian, baina baita ere tolesgabetasuna, harrotasuna, konplizitatea, etab. Orduan espazio horiek aurkitzea eta irudietan denbora hori eta aurpegi horiek atzematea zen gure lana. Agian une adierazgarri hori soilik filmaren uneren batean egongo den, nekez erretratu bakoitzean, baina nire ustez merezi du bilatzea.

 

Erakutsi / Ezkutatu

 

Descripción Corta

Hogeita bat gazteren bideo-erretratuen proiekzio jarraia.

Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si