Imagen
Imagen
Descripcion

"Angela eta Koldo" 2012an hasi ziren elkarrekin lanean, haurrentzako ALLES piezarekin. 10 herrialde baino gehiagotan ibili dira, eta espaktakulua 150 aldiz baino gehiagotan egin dute.

"ALLES" Imaginate Festival (Eskozia), Kopergietery (Belgika), FestivalStarcke Stucke (DE), Danstationen Malmó (Suedia), Casa Encendida eta Pradillo Antzokian eta Cuarto Pared Aretoan (Madril) eta La Caldera (Bartzelona) dantzatu da, besteak beste.

2016an, "UN CUERPO SINVERGÜENZA" pieza berria estreinatu zuten Antic Teatren (Bartzelona), eta La Calderan egoitza tekniko bat egin ondoren, 2017ko martxoan aurkeztu zuten ikuskizun horren azken bertsioa.

2017ko ekainean, ACT-DURI saria jaso zuten Act jaialdian, eta, horren ondorioz, Seulgo (Coréa) Duri antzokian aurkeztu zuten lan hori.

Sortzaile eta interprete izateaz gain, esperientzia handia dute haur eta nerabeei dantza eta arte ikastaroak ematen.

Bere lan artistikoa gorputzetik igaroko diren lengoaia berriak bilatzera bideratzen da. Ahotsaren eta gorputzaren, dantzaren eta keinuaren arteko mugak aztertuz, eta ikusleengandik hurbilago egoteko aukera ematen dien performatibitatea bilatuz.

Web orrialdea: https://www.angelaykoldo.com/

Cargo - Nota descriptiva
Konpainia
Tipo
Artistas y Creadores