Imagen
Imagen
Descripcion

Anne-Charlotte Finel bideogilea 1986an jaio zen. Gaur egun Parisen bizi da eta bertan egiten du lan. 2010. urtean École Nationale Supérieure des Beaux-Arts de Paris eskolan graduatu zen, epaimahaiaren ohorezko aipamenarekin. Gaur egun, Pariseko Jousse Enterprise galeria da Finelen ordezkaria. Finelen lanak erakusketa kolektibo aipagarrietan egon dira ikusgai, besteak beste, honako hauetan: Les maîtres du désordre (2012), musée du quai Branly, Paris, Frantzia ; Nuit Blanche (2015), Paris, Frantzia; Le parfait flâneur (2015), Palais de Tokyo, Halle Girard, Lyon, Frantzia eta Salon de Montrouge (2016). Honako zentroetan arte-egonaldiak egiteko saritu zuten: Centquatre, Paris, Frantzia (2014) eta la Cité internationale des Arts, Paris, Frantzia (2015-2016). Halaber, sari hauek jaso ditu: Prix vidéo de la Fondation François Sommer, Paris, Frantzia eta Prix du Conseil Départemental des Hauts-de-Seine at the Salon de Montrouge, Frantzia. 2017ko urtarrilean, Finelen banakako erakusketa bat egongo da ikusgai la Galerie Édouard Manet de Gennevilliers (Frantzia) galerian.
Cargo - Nota descriptiva
Bideogilea
Tipo
Artistas y Creadores