Anniversary of the Revolution, Dziga Vertov, Errusia, 1918, 119' DCP, JB/VO RUS Azp/Sub ES
The Anniversary of the Revolution (1918) Dziga Vertov zinemagile sobietarraren lehen lan luzea izan zen. Errusiako Urriko iraultza ospatzen zuen eta muntaian oinarritutako estilo berezia zuen ezaugarri nagusia. 2018 azaroan bete ziren sortu zenetik 100 urte. Film luze monumentala zen, 300 metro baina gehiago zituen metraiak, errekorra Gerra Zibilaren garaian. Pelikulak erakusten dituen gertakariak 2017ko otsailean hasi (Iraultza burguesa) eta 1918ko uda hasierara artekoak dira (Errusiako Gerra Zibilaren hasiera). 1920 urtearen hasieran filma zatikatua eta berrerabilia izan zen garai sobietarrari buruzko beste zenbait filmetan. Vertov beraren filmak ziren gehienak, askotan berrerabiltzen zuen berak lehenago eginiko lanetako materiala. Horregatik galdu ziren pelikularen copia guztiak eta denbora luzez pentsatu izan da erabat galdu zela.
Sortu zenetik 100 urte pasatu direnean, Vertoven film hau berriro jaio da eta bizitza berria izango du. Vertov zinema dokumentalaren ezinbesteko zuzendaria da, zinemaren abangoardian klasikoa eta sekula egin den documental handienaren zuzendaria The Man With the Movie Camera (1929). Bere lehen filma deskubritu eta berriro ikusteko aukera izatea une garrantzitsua da zinema-ikertzaile eta bere zinema maite duten guztientzat.
Nikolai Izvolov
The Anniversary of the Revolution (1918) Dziga Vertov zinemagile sobietarraren lehen lan luzea izan zen. Errusiako Urriko iraultza ospatzen zuen eta muntaian oinarritutako estilo berezia zuen ezaugarri nagusia.