Años luz, Manuel Abramovich, Argentina-Brasil-Espainia, 2017, 75’
Manuel Abramovich zuzendariari gertutik jarraitzen diogu. Aurtengo Donostia Zinemaldiak haren film luzea, Soldado, proiektatu zuen Zabaltegi-Tabakalera sailean. Ondoren, urrian sail horren luzapena egin genuenean, haren beste film labur bat (La Reina, 2013) eta Solar (2016) film luzea eman genituen.
Aurtengo udan, jakin genuenean Abramovich film bat egiten ari zela Lucrecia Martelen Zama-ren filmaketari buruz, adi-adi ibili ginen proiektuari buruzko berri gehiago jasotzeko. Azkenean, Veneziako Nazioarteko Zinema Jaialdian estreinatu zen (Venice Classics saila). Eta orain, argentinar zuzendariaren lanari foku bat eskaintzen ari gatzaiola, funtsezkoa iruditzen zitzaigun film hori barne hartzea, Lucrecia Martelen erretratu dokumentala, orain arte egin duen azken pelikularen (Zama) filmaketari buruz.
ZUZENDARIAREN OHARRA:
“Sentimendu itxuraz ikusezina dago Lucrecia Martelen filmen irudietan, transzendentaltzat defini genezakeen zer edo zer. Misterio horri buruz, magia-trikimailu horri buruz zerbait ezagutzeko jakin-minak eraman ninduen haren sormen-prozesuari buruzko erretratu dokumentala egitera, Zama-ren filmaketan zehar.“Kameraren atzean” ideiatik urrun, filmatzen ari den lanetik bereizitako film gisa hasi zen Años Luz. Behaketa bidezko dokumental intimo bat, nolabait sormenaren unean haren gogoan sartzeko bide emango diguna. Nola izango litzateke Lucrecia protagonista duen film bat?”
Argentinar zuzendariaren lanari foku bat eskaintzen ari gatzaiola, funtsezkoa iruditzen zitzaigun film hori barne hartzea, Lucrecia Martelen erretratu dokumentala, orain arte egin duen azken pelikularen (Zama) filmaketari buruz.