Imagen
Imagen
Descripcion

Antonio Macarro (Irun, 1979).   Arte Ederretako lizentziaduna, argitaletxeen eta ikus-entzunezkoen arteko espazioan kokatzen da haren lana. Hainbat argitalpen-proiektutan parte hartu du, Les Chroniques Purple izenekoan esaterako, eta zenbait argitalpen autoeditatu ditu: Real people, 2008an, eta Masterpiece, 2012an. 2008an bere argitalpen-proiektua sortu zuen, Many of them, gaur egungo praktika artistikoen inguruko eztabaida- eta dokumentazio-gune bat bultzatu eta haiei buruzko erregistro bat sortzeko autoediziorako ekimen gisa.

Dokumentalak ere egin ditu, The Apartment, adibidez, Joana Preiss aktorearekin batera, 2012an Coco Chanelena izandako apartamentuan filmatua, Parisko rue Cambon-en, Karl Lagerfeldek idatzitako jatorrizko testu bati jarraiki.

2013an bere lehen dokumentala egin zuen, A Filme - Expedición, manifestu edo jarraibide-multzo moduko batetik abiatzen den elkarrizketa kreatibo gisa pentsatua. Raya Martin zuzendari filipinarrak finkatu zituen jarraibideak eta kolaborazio-proiektu askoz zabalagoa osatu arte joan zen garatzen, munduko bazter askotako lokalizazioetan zehar: Jaipur, Delhi, Kyoto, Osaka, Nara, Taipei, New York, Nairobi, Tepozlán, Mexiko DF, Santiago (Txile), Singapur, Abu Dabi, Leon (Frantzia), Paris eta Los Angeles, besteak beste. Filmak Nathalia Acevedo aktore mexikarraren kolaborazio berezia izan zuen: Carlos Reygadasen Post Tenebras Lux filmean agertzen diren lokalizazioetara itzultzen da film hartako protagonista izandakoa, eta set, istorio eta pertsonaia haietatik abiatuta murgiltzen deneko bidaia berria aurkezten zaigu bertan. Nazioarteko hainbat zinemalditan aurkeztu da filma, IBAFF Murtziako Nazioarteko Zinemaldian eta Bilboko Zinebin, esate baterako.  Gaur egun bere bigarren dokumentalaren produkzio-fasean dago Macarro: The Lost World - Bibliothèque  Exotique Vol. 1-10 [Panorama Of The Exotic World]
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Zinemagile eta editorea
Tipo
Artistas y Creadores