Nagore eta Unaiek osatzen dugu Antuxuna Ta Patx, pandemiaren ostean sortutako proiektua, “jostailu” berriekin jolasean: Nagore Ableton Push kontrolagailua ibiltzen hasia zen ikus-entzunezko emanaldi propioa garatzeko asmotan eta Unai, baxua bide, loop-en munduan sartzen.
Baliabide hauek amankomunean jartzeko bide bat topatu nahiean elkartu ginen. Horretarako, aitzakia musikal baten beharra ere bagenuen eta Itoiz taldearen zaletasunak eman zigun gakoa: musika zabala eskeini zigun, melodiak kontextu berrietan aurkezteko parada emanez. Alde batetik Ableton Pushak aukera anitzak ematen ditu bai perkusioa eta baita linea musikalak sortzeko ere. Eta bestalde baxuak, looperra erabiliaz, ohikoak dituen moldeez gain, beste batzuk ere garatu ditzake.