Imagen
Imagen
Descripcion

Aranzazu Calleja Arte Ederretan lizentziaduna eta biolin irakaslea da.

Zinemarako musika idazten hasi zen Borja Cobeagarekin batera. Bere lehen kolaborazioa Goya sarietarako izendatua egon zen (“La primera vez”, 2001) eta bigarrena Akademiaren Oscar sarirako (“Éramos pocos”, 2005).

Bere filmografian, izenburu hauek, besteak beste: Alberto Vázquez eta Pedro Riveroren “Psiconautas. Los niños olvidados” (Goya 2017 animaziozko film onenaren saria), Galder Gaztelu-Urrutiaren “El hoyo” edo Pablo Agüeroren “Akelarre”, zeinen bidez Maite Arroitajauregirekin batera jatorrizko musika onenaren Goya eta 2020ko Platino saria jaso zuen.

Bere azken lanak Alauda Ruiz de Azuaren “Cinco Lobitos”, Paul Urkijoren “Irati” (Maite Arroitajauregirekin batera) eta Borja Cobeagaren “No me gusta conducir” dira.

Galder Gaztelu-Urrutiak zuzendutako “Rich Flu” nazioarteko koprodukzioaren soinu-banda amaitu berri du eta gaur egun “Marco”, Moriartitarren film luze berriaren musikan dihardu.

 

Tipo
Artistas y Creadores
2deo