Gailu edo robot bat sortzeko aukera izango bagenu, zein funtzio eta ahalmen txertatuko genizkioke? Arduino bezalako txip programagarriak gure eskura daude.
Zuk ere programatu ditzakezu: aterki eguraldi iragarleak, baratza adimenduak, etxea kudeatzeko domotika sistemak... Hardwarea, software librea eta gure imaginazioarekin zerbait sortzera goaz.
Plaka programagarriak erabiltzeko lantegi honekin Arduinoren munduan sartzeko beharrezkoak diren oinarrizko pausoak emango ditugu. Lantegi honetan parte hartzeko ez da beharrezkoa izango programazio jakintzarik. Zuzenean Arduino munduan murgilduko gara eta Interneteko komunitateak eskaintzen digun jakintzari esker lehen pausoak ematen hasiko gara. Interneten aurki ditzakegun proiektuetako asko deskargatu, moldatu eta ulertzen hasteko bideak jarriko ditugu.
1. saioa
Lehen Arduino plaken eta beste plaka programagarrien arteko desberdintasunak ikusiko ditugu. Zein aukera ematen dizkigute tresna hauek? Arduino programatu ahal izateko lehen hastapenak.
2. saioa
Arduino IO digital/analogikoak aztertuko ditugu. Zer dira sentsoreak? Zein datu mota jaso ditzakegu? Sentsore desberdinekin praktikak egingo ditugu.
3. saioa
Arduinorekin aktuatzaile desberdinak jarri ditzakegu martxan: motoreak, ur bonbak, bozgorailuak, argiak, transmisoreak… Gailu desberdinak erabiltzeko jarraibideak ikusiko ditugu eta hauetako batzuekin ariketa praktikoak egingo ditugu.
4. saioa
Aurreko klaseetan ikasitakoarekin proposatutako proiektu finala sortuko dugu.
Oharra: Izen ematea saio guztietarako da, urriko larunbat guztietarako. Parte-hartzaileek ordenagailu portatila ekarri behar dute. Ez baduzu, gurekin harremanetan jarri ubik@tabakalera.eu helbidean.
Arduino bezalako txip programagarriak gure eskura daude. Zuk ere programatu ditzakezu: aterki eguraldi iragarleak, baratza adimenduak, etxea kudeatzeko domotika sistemak... Hardwarea, software librea eta gure imaginazioarekin zerbait sortzera goaz.