Sandra Cuestak lagatutako irudia
Deialdi honen xedea da egonaldi bat eskaintzea arte-proiektuak ekoizten laguntzeko, modalidade desberdiak daudelarik:
A. Izaera artistikoko ikus-entzunezko proiektuen garapena.
B. Arte proiektuen garapena, edozein arte disziplina eta formatuetakoak.
Deialdian partehartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoan [EAE] bizi diren artista edo eraginle kulturalak, bai eta nazional eta atzerritarrak ere.
Lehengo modalitaterako bi proiektu aukeratuko dira eta bigarren modalitatetik, lau proiektu, hauetatik bi euskal kontestuan lan egiten duten artistak izango direlarik.
Egonaldiak lau eta zortzi aste arteko iraupena izango du eta arte-proiektua garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu. Egonaldia, 2017ko martxoa eta ekaina bitartean gauzatuko da, edo eta urria eta abendua bitartean.
Deialdiaren oinarriak:
Arte proiekturako egonaldi deialdia (Pdf)
Deialdi honen xedea da egonaldi bat eskaintzea arte-proiektuak ekoizten laguntzeko, bai ikus-entzunezko proiektuen garapenerako zein beste edozein arte disziplina eta formatuetakoak.