Bi elkargune dira, erakusketan lantzen diren gaietara gerturatzeko lan saioak, denen artean ikasgelan aurrera eramateko akzio posibleak pentsatzeko espazioak.
Lehen elkargune espazioa. “Erakusketa ikasgelarako errekurtso bezala”.
2019ko urtarrilak 16 eta 17 (17:00 a 19:00)
Natasha Marie Llorens-ek komisariatutako L´Intrus erakusketan ardaztuko dira. Lehen saioan, erakusketako edukiekin lan egingo dugu. ERakusketa honek bestetasuna eta arrotzaren ideiak jorratzen ditu. Bigarren saioan gai hauetan murgiltzeko dinamika desberdinak diseinatuko ditugu eta ikaslegoarekin maila ezberdinetan eztabaidak bultzatzeko estrategiak bilatuko ditugu.
Bigarren elkargune espazioa. “Artistekin ikasten dugu”
2019ko apirilak 10 eta 11 (17:00-19:00)
Okasio honetan Tabakalerako egoiliar programako Natalia Suárez Ortiz de Zárate artistarekin topaketa bat proposatzen dugu. Topaketa honen helburua bere lan modua ezagutu eta ikasgelara eramateko estrategia posibleak pentsatzea izango da.
Bi elkargune dira, erakusketan lantzen diren gaietara gerturatzeko lan saioak, denen artean ikasgelan aurrera eramateko akzio posibleak pentsatzeko espazioak.