Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

Tabakalerak igarotze kontzeptuaren inguruko artistentzako formakuntza-programa bat jarriko du abian. Igarotzea espazio-denbora tarte gisa definitzen da, sarrera-puntu batetik irteera-puntu baterako bidea egitera gonbidatzen duen tarte gisa. Modu idealean, mugitze honek gai izan behar du aldaketarako eta eraldaketarako espazio bat sortzeko. Denbora batez lan-erritmoetatik eta praktika propiotik atera eta etenaldi bat egitea proposatzen du programak, parte-hartzaile bakoitzak bere ekoizpena azter dezan distantzia hartuta eta baldintzatzaile ezberdinen ikuspuntutik.
 
Itziar Okariz eta Jon Mikel Euba izango dira lankidetzan lehen edizio honetan tailer hau ematearen arduradunak. Lantegia artisten arteko elkarrizketa moduan antolatu da, eta lengoaia plastikoek zeinuak sortzeko eta horiek eraldatzeko tresna gisa duten espezifikotasunari buruzko gogoeta sustatuko du. Horretarako, artistetako bakoitzak ariketa espezifikoak eskainiko ditu, eta horiek agerian utziko dituzte hala analogiak nola euren ikuskeren ezberdintasunak, praxi artistikoarekin lotutako alderdi teknikoak aztertzea bilatzen duen dinamika baten baitan.
 
Lantegi honen asmoa da parte-hartzaileei laguntzea euren lan propioa garatzen eta horri buruz hausnartzen. Gogoeta eta autokritika bultzatzeaz gain, norbanakoaren subjektibitatea ahalduntzea, askatasun-maila areagotzea eta lan-motibazioa sustatzea ahalbidetuko duten estrategietan indar berezia jarriko da. 
 
Okarizek eta Eubak formakuntza-programa hau elkarlanetik abiatuko dute, baina norberak bere berezitasunak mantenduko ditu, partaideei praktika eta begirada heterogeneoak eskaintze aldera.
 
Programa hau sortzeko grina daukan edonori dago zuzenduta, ibilbide profesional eta artistikoan aurkitzen den momentua edozein izanda ere, eta helburu du norberaren sorkuntza-prozesuan laguntza eskaintzea. Lantegian parte hartzeko ez da beharrezkoa diziplina zehatzetan esperientzia izatea.
 
Nagusiki Tabakalerako Sortzaileen Guneko Lantegian egingo dira saioak. Eremu komun honetara sarbidea izateaz gain, hautatutako artisten estudio propio bat izango dute eskura, lantegiak iraun bitartean eta baita ondoren ere, abuztuaren 15era arte.
 
Parte-hartzea eta izena emateko epea: 10 artista hautatuko dira. Deialdia maiatzaren 29tik ekainaren 16ra arte egongo da irekita. Ekainaren 20an iragarriko zaie hautagaiei aukeratu dituzten ala ez. Artista gonbidatuak (Itziar Okariz eta Jon Mikel Euba) izango dira hautaketa egitearen arduradunak.

Matrikula: hautatutako lagunek 100 € ordaindu beharko dituzte, matrikula gisa.

Bidali beharreko dokumentazioa: Curriculuma, motibazio-gutuna eta egindako lanen 4 irudi edo bideoetara estekak, betiere 3 minutu baino gehiago ez badituzte. Guztia PDF fitxategi bakar batean jarri beharko da, eta guztira 8 orrialde hartuko ditu, asko jota.

Descripción Corta

Tabakalerak igarotze kontzeptuaren inguruko artistentzako formakuntza-programa bat jarriko du abian. Itziar Okariz eta Jon Mikel Euba izango dira lankidetzan lehen edizio honetan tailer hau ematearen arduradunak.

Temática
Tipo de actividad
Invitados
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Convocatoria
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si