Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Tabakalerak artistentzako formakuntza-programaren hirugarren edizioa aurkezten du esperimentaziorako denbora-espazio tarte gisa, eraldaketa prozesuak ahalbidetzeko helburuarekin. Denbora batez lan-erritmoetatik eta praktika propiotik atera eta etenaldi bat egitea proposatzen du programak, parte-hartzaile bakoitzak bere ekoizpena azter dezan distantzia hartuta eta baldintzatzaile ezberdinen ikuspuntutik.

Itziar Okariz eta Jon Mikel Euba izango dira tailer hau ematearen arduradunak

Lantegia artisten arteko elkarrizketa moduan antolatu da, eta lengoaia plastikoek zeinuak sortzeko eta horiek eraldatzeko tresna gisa duten espezifikotasunari buruzko gogoeta sustatuko du. Horretarako, artistetako bakoitzak ariketa espezifikoak eskainiko ditu, eta horiek agerian utziko dituzte hala analogiak nola euren ikuskeren ezberdintasunak, praxi artistikoarekin lotutako alderdi teknikoak aztertzea bilatzen duen dinamika baten baitan.

Lantegi honen asmoa da parte-hartzaileei laguntzea euren lan propioa garatzen eta horri buruz hausnartzen. Gogoeta eta autokritika bultzatzeaz gain, norbanakoaren subjektibitatea ahalduntzea, askatasun-maila areagotzea eta lan-motibazioa sustatzea ahalbidetuko duten estrategietan indar berezia jarriko da. 

Itziar Okarizek eta Jon Mikel Eubak formakuntza-programa hau elkarlanetik abiatuko dute, baina norberak bere berezitasunak mantenduko ditu, partaideei praktika eta begirada heterogeneoak eskaintze aldera.

Programa hau sortzeko grina daukan edonori dago zuzenduta, uneko bere ibilbide profesional eta artistikoa edozein izanda ere, eta helburu du norberaren sorkuntza-prozesuan laguntza eskaintzea. Lantegian parte hartzeko ez da beharrezkoa diziplina zehatzetan esperientzia izatea.

Nagusiki Tabakalerako Sortzaileen gunean egingo dira saioak uztailaren 8 eta 26 bitartean. Eremu komun honetara sarbidea izateaz gain, hautatutako artisten estudio propio bat izango dute eskura, lantegiak iraun bitartean eta baita ondoren ere, abuztuaren 29ra arte. Bigarren zati hau hautazkoa izanik ere, garrantzitsua da programaren garapenerako.

Parte-hartzea eta izena emateko epea: 15 artista hautatuko dira gehienez. Deialdia apirilaren 15tik maiatzaren 12ra arte egongo da irekita. Maiatzaren 17ean iragarriko zaie hautagaiei aukeratu dituzten ala ez. Artista gonbidatuak, Itziar Okariz eta Jon Mikel Euba, izango dira hautaketa egitearen arduradunak.

Matrikula: hautatutako lagunek 100 € ordaindu beharko dituzte, matrikula gisa.

Bidali beharreko dokumentazioa: Curriculuma, motibazio-gutuna eta egindako lanen 4 irudi edo bideoetara estekak, betiere 3 minutu baino gehiago ez badituzte. Guztia PDF fitxategi bakar batean jarri beharko da, eta guztira 8 orrialde hartuko ditu, asko jota.

Deialdiaren oinarriakartisten_lantegia_deialdia_2019.pdf

Descripción Corta

Itziar Okarizek eta Jon Mikel Eubak gidatutako artisten formakuntzaren hirugarren edizioa. 

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Convocatoria
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2019
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Itziar Okarizek eta Jon Mikel Eubak gidatutako artistentzako formakuntza programa
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si