Asteazkenero, Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko gai ezberdinak deskubritu ditzakegu proposatzen dizkizuegun ekintza ezberdinetan. Haurrei zuzendurik, elkarrekin sormena lantzea eta ondo pasatzea dugu helburu. Adina: 8-12 urte. Euskara hutsean.
Saioak:
2019-12-04 Moztu, itsatsi... REC! Izena eman
Papera, kartulina eta irudimena erabiliz, animaziozko stop-motion pieza bat pentsatu eta sortuko dugu lantegian.
2019-12-11 Bi-Ko Hizketa. Filme zati baten ahots bikoizketa egin Izena eman
Grabaketan lehen pausuak emateko eta gazteen irudimena garatzeko ariketarik dibertigarriena.
2019-12-18 Kartulinarekin animazioa Izena eman
Animazioa mila era desberdinez eta mila material desberdinez egin daiteke. Lantegi honetan animazioaren oinarriak kartulinazko pertsonaiak erabiliz irakatsiko ditugu. Bizitzan arkatz bat bera ere ikutu ez duenak ere animatu dezake!
Asteazkenero, Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko gai ezberdinak deskubritu ditzakegu proposatzen dizkizuegun ekintza ezberdinetan. Haurrei zuzendurik, elkarrekin sormena lantzea eta ondo pasatzea dugu helburu.