Led Silhouette konpainiak PART 3 proiektua aurkeztuko du Tabakalerako Patio aretoan, ATALAK 2.0 edizio berriaren baitan.
PART 3
Part 3 ikertzea eta tresna ezberdinak garatzea ahalbidetzen duen proiektua da. Maila ezberdinetatik bidaiatuz eta kontzeptu ezberdinak ezarriz atmosfera eraldatzaile bat sortu nahi da. Mugimendua eta irudia ardatz formak modu ezberdinetan jartzen dira erakusgai.
Pieza itxi bat sortzeaz haratago, orain artean gure taldean landu dugun lexikoa arakatu nahi dugu; ideia eta kontzeptu horiek nola helarazten diren adimen eta gorputz ezberdinetara. Part 3 laborategirako espazio bat da, ikerketa prozesuetan ikasitako esperientziak praktikan jartzea bermatzen duena, obrak guztiz amaitua izan baino lehen.
Led Silhouette
Led Silhouette Nafarroako Lesaka herrian egoitza duen konpainia da, Martxel Rodriguez lesakarrak eta Jon Lopez madrildarrak sortu eta zuzendurikoa. 2016an etapa berria hasi zuten sortzaile gisa, dantza diziplina desberdinetan prestatutako artista gazte taldea zuzentzen, arte garaikidearen eraginpean. “La Veronal” edo “Kukai Dantza” bazalako konpainietan interprete moduan ere lanean jarraitzen dute. Mugimendu lengoai berriak eta hainbat kontzeptu ikertzen dituzte dantza garaikideari buruzko euren ikuspegi propioa sortuz eta bertan Led Silhouette eraikiz.
2016an euren lehen pieza “Moira” estreinatu zenetik, Valentziako “Festival 10 Sentidos” jaialdian estreinatua, egonaldi artistiko ezberdinak lortu dituzte ondorengo lekuetan: “Sortutakoak” Euskal Herrian, “Centro de Danza Canal”, “Residentes 2019” eta “Compañía Nacional de Danza”-ren egoitzan, azken biak Madrilen. Egonaldi artistiko hauetan sorturiko piezak Madrilgo Cuarta Pareden, Nafarroako DNA Festibalaren 2018 edizioan eta Valentziako Centre del Carmen museoan erakutsi dituzte besteak beste.
Led Silhouette dantza garaikide konpainiak PART 3 proiektua aurkeztuko du Tabakalerako Patioan.