Imagen
Imagen
Descripcion

Argazkia: Guillaume Pilet

 

Athene Galiciadis Zürichen bizi da (Suitza). Arte Ederrak ikasi zuen Züricheko Arteen Unibertsitatean (ZHdK) eta Lausanako Arte Eskola Kantonalean (ECAL). Galiciadisen obrek bere ohiko kolore-paleta eta erabiltzen dituen askotariko formak dituzte bereizgarri. Forma horietako asko geometrikoak eta organikoak dira, eta arte konkretua eta horren aurrekaria, konstruktibismoa, gogorarazten dituzte. Obrak askotariko materialetatik abiatuta muntatzen ditu, eta bere-berea duen hizkuntza formal bat osatzen du, tradizioarekiko, artisautzarekiko eta diseinuarekiko loturak iradokitzen dituena. Galiciadisek, besteak beste, patroiak, modeloak, teoriak, zientzia eta espiritualtasuna erabiltzen ditu tresna gisa bere obretan. Bere egungo obrek pinturaren eta eskulturaren arteko harremana dute ardatz. Obra margotuek harreman espaziala dute eskulturarekin, eta, aldi berean, eskulturak pintatu egiten dira edo pinturaren bidez erreproduzitu. Hauek dira bere banakako erakusketa aipagarrienak: The Presence (2021), Von Bartha galeria, Basilea Hiria; Spiraling Shifts (2019), Nidwalden Museum Winkelriedhaus; I shall wash your shadow (2017), BolteLang galeria, Zürich; Planetaria (2014), Emmanuel Hervé galeria, Paris; eta Sublunatic, sic! (2013), Raum für Kunst, Luzerna. Bestetik, azkenaldian egin dituen erakusketa kolektiboen artean hau nabarmendu behar da: Emma Kunz Cosmos (2021), Aargauer Kunsthaus. Berriki aintzatespen hauek jaso ditu, besteak beste: Schlesinger Fundazioaren beka (2017/18), UBS beka (2012) eta Prix Mobilière Suisse Art (2011).

 

 
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores