MYTH PROJECTen eta THE HABIY CYCLESen ostean, Emanuele Soavik saio anitzeko performance-ziklo berria abiarazi zuen 2018an. ATLAS koreografia-proposamenen serie bat da, gorputzari dedikatuak ezohiko egoeretan, baita gizakiei eta beren istorioei ere.
Lehenbiziko proiektua, ANY BODY SOUNDS, soinu-eztanda bat nahiz inprobisazio fisiko bat da. Jone San Martin Forsytheko dantzariarekin batera, Emanuele Soavik soinuaren eta gorputzaren arteko harremana esploratzen du barnetik. Mikel R. Nieto soinu-artistak osatzen du taldea, eraldatzeko ikuspegi berritzailea ekarriz, planteamenduak berak dakarren konplexutasunetik, zentzu guztiak pizten dituen agertokiko esperientzia batean.
-------
Ideia: Jone San Martin, Emanuele Soavi, Mikel R. Nieto
Koreografia / Performancea: Jone San Martin eta Emanuele Soavi
Soinu-artista: Mikel R. Nieto
Proiektuaren koordinazio-lana: Achim Conrad
Emanuele Soavi incompanyren ekoizpena
Tanzhaus nrw eta Kulturbüro Krefelden ekoizpen-laguntzarekin / “move” jaialdia
Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroarekin lankidetzan
iDaS nrw eta Etxepare Basque Institute-en babesarekin
Koloniako Udalak, North Rhine-Westphalia Kultura eta Zientzia Ministerioak eta Art Foundation NRW-k diruz lagunduta
Emanuele Soavi incompanyren dantza ikuskizuna, Jone San Martinekin eta Mikel R. Nietorekin lankidetzan.