Cabecera
Titulo
Audiogile Berriak 2024
Bloque ID
CABECERA
Formulario Inscripción
Texto explicativo

Deialdi honetara proiektu bat aurkezteko, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da euskaraz, PDF formatuko dokumentu batean eta hurrenkera honetan:

 

1. PROIEKTUAREN FITXA (gehienez 2 orrialde): izenburua, egilea/k, loglinea, formatua, iraupena, generoa, xede-publikoa, sinopsi laburra, eta pertsonaien banakapena (generoa, adina eta deskribapen laburra).

2. SINOPSI LUZEA (gehienez 3 orrialde): tramaren garapena zehatz-mehatz deskribatzen duen sinopsi luzea, amaiera barne.

3. GIDOI LAGINA: Proiektuko bi sekuentzia elkarrizketatu (gehienez 4 orrialde)

4. EGILEAREN ASMOAK: Hautaketa-batzordearekin partekatu nahi diren eta proiektua hobeto azal dezaketen asmo-gutuna edo bestelako materialak: erreferentziak, estekak, audioa, estekak, etab. (gehienez 2 orrialde)

5. EGILEAREN/EGILEEN CV/BIOFILMOGRAFIA (gehienez 2 orrialde): bai eta NANaren edo dokumentazio ofizialaren kopia bat ere.

 

Atal honetan ezarritako atalen bat aurkezten ez duten proiektu guztiak automatikoki baztertuko dira.