Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Austerlitz, Sergei Loznitsa, Alemania, 2016, 94’, JBAES, DCP

Europako paisaia batzuk iraganeko memoria mingarrien parte dira. Gizakiak errauts bihurtzeko fabrika lazgarriez ari gara. Leku horiek oroitzapen eta erromesaldirako zentroak dira, publikoari irekiak daude eta milaka turista jasotzen dituzte urtero. Dokumental honetan bisitariak behatzen dira, memoriarako leku horietako bat bisitatzen dutenean, kontzentrazio-esparru ohi bat, hain zuzen. Zergatik daude hor? Zeren bila dabiltza?

Izenburuak Holokaustoaren memoriari eskainitako W.G Sebalden izen bereko eleberriari egiten dio erreferentzia.

 

«Ez nuen uste hona etorriko nintzenik. Errepidean seinalea ikusi nuen eta etorri egin naiz. Bidea errepidearen ondotik doa, eta alde batera egiten du gero. Eraikinak zirkuluerdi batean eraikita daude: jendearen bizitoki diren etxe normalak, pertsona normalak etxe normaletan. Autoak aparkalekuan daude, ilara bat osatuz. Udako egun bero eta lasai bat da. Dena ohi bezalakoa da.

Lurralde honen parte dira eraikinak? Eskuinera, ezkerrera, beherantz, hesi bat dago eta sarrera simetria perfektuan dago eraikia. Jendea hara eta hona dabil hesiaren atzean: turistak. Guzti-guztiek logika zorrotz bat jarraitzen dute. Ikatzez beteriko eta harri zuriz inguratutako eremu batetik hurrengora. Seinale bat, barrakoi-zenbaki bat, hurrengo seinalea, hurrengo barrakoi-zenbakia, erizaindegia, biltegi bat.

Jendea hara eta hona dabil, bakarrik edo taldeka. Leihoetatik eta ateetatik barrura begiratzen dute, informazio-mahaietara hurbiltzen dira. Jendeari dena interesatzen zaio: harri guztiak, inskripzio bakoitza.

Giza hiltegi bat zen leku hau, sufrimenduaren eta minaren lekua. Eta orain, hementxe nago ni. Turista bat. Turistek duten jakin-min guztiarekin. Kontzentrazio-esparruko preso bat izatea nolako zen imajinatu ere egin gabe, zenbaki batekin, egunero heriotzaren zain, bizitzari gogor helduz. Hemen nago, eta giza gorputza deuseztatzeko makineriari so egiten diot. Bizitzaren aztarnak, noizbait, duela asko, hemen eta orain.

Zertan ari naiz hemen? Zertan ari da jende hau guztia hemen, taldetxoetan objektu batetik bestera mugituz?

Oroitzapenezko leku hauen misterioetako bat da milaka pertsona udako asteburuetan kontzentrazio-esparruetara bultzatzen dituen arrazoia. Asmo onak eta Aristotelesek tragediarekin lotzen zuen errukia eta gupida sentitzeko desioak bultzatuta datozela pentsa lezake norbaitek. Azalpen horrek ez du, hala ere, misterioa argitzen. Zergatik joaten dira, udako egun eguzkitsu batean, maitemindutako bikotekide bat edo ama bat bere seme-alabekin errausketa-labeak ikustera? Hori ulertzen saiatzeko, film hau egin nuen».

Sergei Loznitsa

Descripción Corta

Sergei Loznitsa zuzendariaren 'Austerlitz' dokumental honetan bisitariak behatzen dira, memoriarako leku horietako bat bisitatzen dutenean, kontzentrazio-esparru ohi bat, hain zuzen.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Giza Eskubideen XV Zinemaldiarekin elkarlanean
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si