Dantza pieza batetik sortutako familia lantegia (11:00 - 13:00)
¡AY! ¡YA! errealitatea ulertzeko ditugun modu ezberdinen inguruko lantegi bat da. Irudimenak iradokita edo ikusmenaren zentzumenak iruzurtuta bizitzen ditugun errealitate ezberdinen inguruan arituko den bi orduko lantegia.
Gure begiak inguruko guztia erregistratzen duten kamerak ez direla, baizik eta burmuinak zentzumenen bitartez jazotzen dituen informazioak interpretatu eta ber-erakikitzen dituela nabarmentzen duen ikerketa prozesu bat da
*Parte hartzaileek 2 galtza eta 2 kamiseta ekarri beharko dituzte (galtza eta kamiseta gorri 1 eta galtza eta kamiseta txuri 1) eta txapela duen sudadera.
Performancea... (17:00)
¡AY! ¡YA! proposamenean begiratzea jolas batean bihurtzen da. Gure parean daukagun irudia beste batean bilakatzen denean, bikoizten denean edo forma inposibleak hartzen dituenean sortzen den ilusioa. Performance honek “ilusioa” antzerkiaren esentzia bezala aurkezten digu. Lan honetan beren artean erlazionatzen diren gorputz ezberdinak aurkituko ditugu. Hainbat gorputz-adarrez konposatzen diren gorpuak, amaitu gabeak, eraldagarriak eta moldeagarriak.
Antzerkiaren funtsa "ilusio" moduan azaltzen digun dantza ikuskizuna eta lantegia. Publiko guztientzat.