Texto Destacado

Proposatutako elkarrizketen ezaugarria beste logika batzuek argitara dakartzaten perspektibak eskaintzea da.

Multimedia
Imagen
Texto Fecha
Hilabetean behin, 2024
Lugar
Pasada?
No
Descripción Larga

Teknologia fenomeno unibertsal unitario gisa aurkeztea ohikoa da. Mundua harrapatzen duen “hizkuntza absolutua”ren gisako zerbait eta bere garapena gailu ezberdinen ugalketaren mende jartzen duena. Giza jarduerak biltzen duen jakintza eta baliabide teknikoen aniztasunean erreparatzea eragozten duen perspektiba, eta topiko batzuk indartzeko joera duena, zibilizazioen existentziari buruz edo beste batzuk baino teknikoki aurreratuagoak dauden herrien ingurukoak; oinarri sendorik ez duten alderaketa kronologikoak. Azken hamarkadetan, hala ere, beste ikuspegi historiko eta epistemologiko hibridoagoak eta interkonektatuagoak azaldu dira, teknologia fenomeno sozial gisa pentsatzeko beste modu batzuk garatzeko premia gogoraraziz.

Aniztasun teknologiko hori abiapuntutzat hartuta eta garapen teknologiko bakoitza munduan bizitzeko modu jakin batetik banaezina dela onartuta, ziklo hau eztabaida horiei modu publikoan heltzeko moduak zabaltzeko sortu da.

Proposatutako elkarrizketen ezaugarria beste logika batzuek argitara dakartzaten perspektibak eskaintzea da eta zientziari buruzko diskurtsoak, praktika artistikoa eta bestelako eredu sozial eta politikoen desirek bat egin eta elkar kutsatzen duten lekua izatea.

Imagen Listado
Imagen
Tipo Agrupación
Arteari, Zientziari, Teknologiari eta Gizarteari buruzko hitzaldi-zikloa
Información Adicional