D. Kozintzev zuzendariaren Neue Babylon filmaren proiekzioa (1929) Shostakovichek berariaz horretarako konposatutako doinuaren zuzeneko interpretazioarekin, Euskadi Orkestra Sinfonikoaren eskutik, Mélanie Lévy-Thibauten zuzendaritzapean.
Babilonia Berria, sovietar propagandaren adierazlerik onenetakoa, 1917ko Errusiako Iraultzaren Mendeurrena ospatzen ari garen honetan. Shostakovichen musika bikainak, zirraragarriak eta oroitaraztea izateaz gain, Stalinek eskatzen zituen propaganda-helburuak ere betetzen ditu, artea –gorena– propaganda politikoaren zerbitzura jarriz.
Egun berean, arratsaldeko 18:00etan Kutxa Kultur Plazan, hitzaldia eskainiko du Carlos Muguirok, Elias Querejeta Zinema Eskolako zuzendariak, “Estética de la naturaleza en el cine ruso y soviético” izeneko tesitik abiatuta.
Programa doble para conmemorar el centenario de la revolución soviética organizado en colaboración con Kutxa Kultur, la Orquesta Sinfónica de Euskadi y la Filmoteca Vasca.