Balnearios, Mariano Llinás, Argentina, 2002, 81’
Atal, zati, ideia, zerrenda, artxibo, memoria eta fikzioez osatutako film-saiakera bat da hau, eta erabateko askatasunez nahasten dira, literaturari eta ahozko kontakizunari bezainbat entziklopediaren ideiari zor dion zinema asmatzeko/berrasmatzeko. Argentinako bainu-etxeetako –edo udaldiko hirietako– ohitura eta istorioen bilduma bat da emaitza.
“Leku eta ideia oso desberdinak batuz sortu zen filma” dio Llinásek.“Udatiar nostalgikoa naiz; beraz, betidanik obsesionatu nau udaldiko hiri huts eta fantasmagorikoaren ideak, urtaroz kanpo dagoenean. Ideia fellinitarra da azken batean, eta italiar zuzendariaren zale amorratuanaizenez, oso egokia niretzat.
Saiakera askotariko eta txundigarri honetan, murgildutako hiriak, bainuzainak, mende hasierako hotelak, sirenak, barkilleroak, dikeak, herriko bainu-etxeak, itsasoko animaliak eta hondarrez egindako gazteluak aurki daitezke. Nolabait liluragarria da halako hirien idea: aisialdiari, urari eta atsedenaldiari soilik eskainiak; neguan jenderik ez eta udaldian leporaino beteak; itsasoarekin lotutako apaingarriz eta izenez josiak. Lilura horrexek zuzentzen du film hau.
Llinás Zinema Unibertsitatetik ateratako funtsezko zuzendarietako bat da. Ikaslea lehenbizi eta irakaslea ondoren, Historias extraordinarias (2008) lan handiari esker egin zen ezaguna, zinema-jaialdietan eta aretoetan ikusleak hunkitu zituen-eta filmak. Balnearios-ek, haren lehen lanak, dagoeneko jasotzen ditu bere ondorengo obran agertzen diren obsesio ugari: off-eko ahotsa, kontakizunaren garrantzia, denboren jolasa, askatasun narratiboa, generoen nahasketa, eta, batez ere, joko-zelai eta sormen-espazio gisa ulertutako zinemagintzarekiko maitasun baldintzagabea.
Esta es una de esas películas-ensayo compuesta por episodios, fragmentos, ideAtal, zati, ideia, zerrenda, artxibo, memoria eta fikzioez osatutako film-saiakera bat da hau, eta erabateko askatasunez nahasten dira, literaturari eta ahozko kontakizunari bezainbat entziklopediaren ideiari zor dion zinema asmatzeko/berrasmatzeko. as, enumeraciones, archivos, memorias y ficciones que se mezclan con libertad absoluta.