Bartzelonan bizi da duela hamar urte baino gehiago. Deskontestualizazioa, transmutazioa eta transfigurazioa kontzeptuen inguruan bira egiten du bere lanak, ready-made abangoardiako mugimendutik ekarri dituenak.
Espazio publikoa eta bertan dauden elementuak bere egiten ditu: autobus geltokitan aurkitu daitezken kartelak, hiri-altzariak, obra-hondakinak edo baldosak ere. Ohiko testu-ingurutik aterata, beste marko batera eramaten ditu esanahi berria eta arte-ekintzaren testigantza emanez.
Duchamp edo Rauschenberg bezalako artearen historiako izenen herentzia, performancea eta espazio publikoetako esku-hartzeak, irudi ezagunen erabilpena eta stencil edo collage bezalako street art teknikek eskua ematen dute sortzen dituen artelanetan.
https://www.instagram.com/balu_art/?hl=es