Imagen
Imagen
Descripcion

Barbara Sanchezek arte dramatikoa, dantza klasikoa eta garaikidea ikasi zuen Sevillan, eta bere prestakuntza hedatu zuen Europako zenbait tokitan, irakasle eta koreografo gisa edukita Philippe Gaulier, Enrique Pardo, Germana Civera, Julyen Hamillton, Maria Muñoz, Jordi Cortes, Roberto Olivan, Ivo Dimchev edo Meg Stuart.

Londresen eta Karibean jardun zuen urtebetez striptease dantzari. Dantza garaikideko dantzari modura, Andaluziako zenbait dantza konpainiatan ibili da, hala nola Manuela Nogales, El Velador edo La Cuadra de Sevillan, eta mundu osoko birak egin ditu haiekin.

2003an abiatu zuen bere bakarkako ibilbidea koreografo gisara. Lau solo sortu eta dantzatu ditu: «A la vuelta de la esquina», «El jardín de atrás», «Plutón no es un planeta» eta «Ahuyéntanos este furor[en solitaria]». Roberto Martinezekin batera sortu zuen «Gala Fantoche».

2011n zuzendu zuen «Ahuyéntanos este furor» laborategi-performancea. 2012an Abraham Hurtado ikusizko artista eta performerrarekin elkarlanean aritu zen. 2013an «La satisfacción del capricho» pieza zuzendu zuen, Festival Internacional de Danza de Itálicak ekoitzia bere inauguraziorako. 2014an Sofia Asencio/Tomas Aragay (Sociedad Doctor Alonso) izan zituen lankide «El desenterrador» proiektuan.

Gaur egun, «Somewhat paler» piezaren sorkuntza prozesuan dago.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Dantzaria
Tipo
Artistas y Creadores