Lantegi honen bitartez barnealdeko baratza txikiak sortzeko aukera tekniko desberdinak esploratuko ditugu. Fabrikazio digitala eta teknologia irekien bitartez, konponbide iraunkor eta optimizatuak landuko ditugu baratze txikiak zein landare usaintsuak hazteko.
Hidroponia, lurrik gabe eta ura garraio bide bezala erabilita, landareak hazteko metodoa da. Hidroponia teknika modernotzat hartzen bada ere, dagoeneko Babiloneko lorategietan erabilia izan zen K.A. ko VI. mendean eta baita Azteka zibilizazioan ere. Gaur egun teknologia hau lorategi eta elikadura sektoreetan baliagarria da, ez soilik produkzioari dagokionez baita lurra baliabide eskasa den inguruetan ere. Lantegi honetan, lehenik eta behin, hidroponiaren oinarrizko ezagutzak eskuratuko dira, ikuspuntu ahal den jasangarri batetik aztertuta.
Honez gain, NFT teknologia erabiliko duen lorategi bertikal bat diseinatu eta egingo da tailerrean bertan. Tailerra burututakoan, partaideek hidroponiaren oinarrizko ezagutzak eta sistema hidroponikoak eraikitzeko konpetentziak eskuratuko dituzte, beraien etxeetako lorategi eta baratzeetan erabiltzeko,
Tailerra Andrew Rickard-ek, Kutxa Ekoguneko Paisaia eta Ingurumen arduradunak, eskainiko du. Bi saio izango ditu. Irailaren 23 eta 30an.
Lantegi honen bitartez barnealdeko baratza txikiak sortzeko aukera tekniko desberdinak esploratuko ditugu.