Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Hiria berrantolatzeko prozesu neoliberal gisa ulertzen dugu gure garaiko turismoa, sistema teknikoak, eraikitako inguru­neak, naturak eta eguneroko praktikak zeharkatzen dituena, eta, gainera, hiria ekoizteko, ustiatzeko eta kontsumitzeko modu biziak, masiboak eta sofistikatuak dakartzana. Objektu turistikoa ekoizteko lan jarraituan, “kulturak” erakartzeko fakto­re eta kontsumi daitekeen “benetakotasun” gisa duen eginkizuna ardatz bihurtzen da; eta motibazio-profil ugari bistarazten ditu bisitarien artean. Horrela, turismoak –gero eta konplexuagoa eta aldagarria­goa izanik– jatorri eta helmuga ugaritatik ugaritara garraiatzen eta lekualdatzen ditu jende-multzoak, eta bertan sartzen diren eragile sozial guztiek garatzen dituzten diskurtsoak, jarduerak eta praktikak ere bai.

Mugimendu horiek kudeatzeko lanean, turismoaren jardunbide “industrialaren” zati handi bat kontrolatzeko asmoa duten eragile ekonomikoak eta instituzionalak kokatzen dira: irabaziak jasotzen dituzte, lurralderik masifikatuenetan gertatzen diren ondorio sozial larri gehienak aintzat hartu gabe. Bartzelonari eta Lisboari dagokienez, egiaz irentsitako hiriak dira nabarmen, bai gerta ala gerta irabaziak nahi dituztenen diruzalekeriagatik, bai eta, sustatzaile turistikoek proiektatuta, hiria­ren gorputzean zehar dabiltzan bisitarien irrika aseezina elikatzen duten espazioak, irudiak eta iruditeriak era masiboan kontsumitzeagatik ere. Andrés Antebi eta Daniel Malet Europako zenbait hiriburutan turismoak duen eragina jorratzen duen Turismografias ikerlari-sare hasiberriko kideak dira.

 

PROGRAMA

Azaroak 10 

19:00 Aurkezpena: Andrés Antebi, Daniel Malet - Z Aretoa (Tabakalera)

20:00 Proiekzioa: Cannibal Tours - Z Aretoa (Tabakalera)

Azaroak 11

10:00-14:00 Andrés Antebi eta Daniel Malet-ekin topaketa - Cristina Enea (Izen ematea: cristinaenea@donostia.org)

Descripción Corta

Andrés Antebi eta Daniel Malet-ekin topaketa eta Dennis O’Rourke zuzendariaren 'Cannibal Tours' filmaren proiezkioa.

Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Andrés Antebi eta Daniel Malet
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si