Imagen
Imagen
Becky Siegel
Descripcion

Becky Siegel Denver-en jaio zen (Colorado, AEB). New Yorken ikasi zuen, Martha Graham, Merce Cunningham eta Melissa Hayden-ekin, besteak beste. Ondoren, New Yorkeko abangoardiako zenbait pertsona ezagunekin dantzatu zen: Jeannie Hutchins eta Richard Bull; haien inprobisazioaren konpainian dantzatu zen zenbait urtez. Dantzan lizentziatu zen, Columbiako Unibertsitatean (New York), eta Summa Cum Laude graduatu zen, eta dantzaren urteko lehen saria jaso zuen. Handik gutxira, Timebenders konpainia eratu zuen, eta Borah Bergman eta Michael Brennan konpositoreekin elkarlanean jardun zuen, besteak beste, koreografiak egiteko. 1986an, Bartzelonara joan zen, eta, bertan, proiektuak egin zituen Jordi Rossinyol konpositorearekin eta hainbat produkzio Miquel Gaspá klarinete-jotzailearekin eta “Silenci” antzerki-dantza taldearekin. Hiri horretan egon zen bitartean, irakasle gonbidatua izan zen Espainiako konpainia garrantzitsuenetako batzuetan: Lanonima Imperial, Danat Dansa, Ballet Contemporani de Barcelona…1992tik, Becky Iruñean bizi da, eta, bertan, dantza garaikideko eta inprobisazioko eskolak ematen ditu eta Tempomobile dantza-konpainiako zuzendaria da; azken konpainia horretarako hamabi ikuskizun sortu ditu, eta Espainiako eta Alemaniako hiri askotan aurkeztu dira. 2013an, Siegel dantzaren aukera terapeutikoak fokuratzen hasi zen, eta, horretarako, gaixotasun kronikoak dituztenekin hasi zen lanean, eta, ondoren, desgaitasuna dutenekin ere bai, eta Bailar desde quienes somos proiektua sortu zuen.

https://www.konmocion.org

Cargo - Nota descriptiva
Koreografoa
Tipo
Artistas y Creadores