Imagen
Imagen
Descripcion

Begoña Vicaro Calvo (Caracas, 1962) Arte Ederretan doktorea da Euskal Herriko animaziozko zinema esperimentalari buruzko tesiarekin. Moskuko Pilot Studion egin zituen gradu ondorengo ikasketak Tatarski eta Sramkowskirekin eta gero Vitoria Design Center-en. Zinemagile gisa, Pregunta por mí (1997), Haragia (2000), Beti Bezperako Koplak (2015 Agedakoplak kolektiboa), Areka (2016 Atxur kolektiboa) eta Ehiza (2020, Hauazkena) bezalako lanak ditu. Horietako asko hedatu eta sarituak izan dira nazioarteko jaialdietan, besteak beste, Goya saria, Madrilgo zinema esperimentalaren saria edo Zinebi Euskal Zinearen Sari Nagusia. Beste artista batzuekin ere kolaboratu du, hala nola, Josu Rekalderen Denboraren Hariak bideo-arte proiekturako, Multiverso beka entzutetsuarekin hornitua. Artikulu eta lan ugari idatzi ditu, animaziozko zinemari buruzko hainbat liburu, Euskal animaziozko zinema esperimentalaren historia laburra (1998-Madrilgo Zinema Esperimentalaren Astea), Mamá, quiero ser artista: entrevistas a mujeres del cine de animación (Herguera, Vicario, 2004, Ocho y Medio) eta Sistiaga, el trazo vibrante, 2008-Animadrid, Nazioarteko Zinemaldiko animazioa. ), Euskal animazio zinema (In: Euskal zinema Bideo Bilera 40 urte. Vicario, Begoña. 2017, UPV/EHU) eta Cortometraje de animación realizado por mujeres en el Estado Español (Annette Scholz eta Marta Álvarez (arg.). Cineastas emergentes. Mujeres en el cine del siglo XXI. Madrid: Iberoamericana, 2018).

Bego Vicariok Arteko Graduan eta Arte Garaikideko Masterrean (MACTP) irakasten ditu UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean eta hainbat ikerketa proiektutan hartzen du parte, Hauazkena animazio taldea koordinatzen du eta bere ikerketa lanekin jarraitzen du Akmeka IT1278-19 taldean, arte garaikidearen ikerketarako http://www.akmeka.org/.

Tipo
Invitados