Imagen
Imagen
Descripcion

Madril, 1963. Zuzenbidea ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Juan Blancoren filosofia-ikasle izan zen. Honako eleberri hauek argitaratu ditu: La escala de los mapas (1993),Tocarnos la cara (1995), La conquista del aire (1998), Lo real(2001), El lado frío de la almohada (2004), El Padre de Blancanieves (2007) eta Deseo de ser punk (2009), denak ere Anagrama argitaletxearen eskutik. Acceso no autorizado (2011) eta El comité de la noche (2014) eleberriak argitaratu ditu, berriz, Penguin Random House etxearen eskutik. Horrez gainera, SM argitaletxean ere hainbat lan kaleratu ditu, hala nola El balonazo (2008), El día que mamá perdió la paciencia (2009), El amigo que surgió de un viejo ordenador (2012) eta El blog de la verdad extraordinaria. Azken hori elkarlanean idatzi zuen, Luis Ruiz de Gopeguirekin batera. Foro Compluteseren eskutik, Un pistoletazo en un concierto hitzaldia plazaratu du, eta UDP argitaletxean, berriz, Rompiendo algo (2014) artikulu-bilduma. Zineman ere aritu da: Ángeles González-Sinde zuzendariaren La suerte dormida filmeko gidoia idazten ibili zen. El principio de Arquímedes filmeko gidoia ere berea da. Gerardo Herrerok zuzendu zuen film hori, hain zuzen, zuzendari horrek berak ondu zuen Las razones de mis amigos lana, Gopeguiren eleberri bat oinarri: La conquista del aire. Antzezlan bat idatzi zuen, El coloquio, Unidad de Producción Alcores taldearekin elkarlanean. Azkena, haurrentzako ipuin bat kaleratu du, Mi misión era acercarme a Miranda (2015), Ecologistas en Acción elkartearen eskutik.

Tartean behin, artikuluak idazten ditu, hainbat komunikabidetan.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Nobelagilea eta gidoilaria
Tipo
Artistas y Creadores