Imagen
Imagen
Beñat Iturrioz. Enarak
Descripcion

Historian Lizentziatua eta Lehen Hezkuntzan diplomatua izateaz gain, disziplina anitzeko sortzailea da, bideogile eta musikaria.

Musikari bezala, Nagore Legarretak bultzatutako Hysteron (2016) proiektuan eta Maite Larbururen Hezurren Azpian (2019) proiektuetan perkusioan aritu da. Txalapartari bezala, Juan Mari Beltran eta Ugarte Anaiak taldeez gain, Delorean eta Oreka TX-ren artean sorturiko “Mikel Laboa” (2019, Santas Pascuas) kontzertu esperimentalean hartu du parte.
 
Zinemagintza arloan, modu komunitario eta autogestionatuan sorturiko hainbat proiekturen parte izan da. Ataun Of The Dead (2011-2019) trilogia idatzi eta zuzendu du eta, Garazi eskualdean sorturiko Bañolet (2021) seriean aritu da, argazki zuzendari lanetan.

2017tik, Bira Produkzioak kooperatibaren kide-sortzailea da eta bertan zuzendu ditu memoria historikoa lantzen duten Sans Nom Sarea (2020) eta Ibaia ez da toki bat (2021) dokumentalak.

Cargo - Nota descriptiva
Bideogilea eta musikaria
Tipo
Artistas y Creadores