Berserker, Pablo Hernando, Espainia 2015, 102’, JBES. DCP.
Maiatzak 27 eta 28, ostiraleko eta larunbateko saioak saio bikoitz bezela planteatzen ditugu, biek zuzendaria eta bitxitasuna partekatzen baitituzte. Bitxitasuna esaten diogu genero zinea irauli eta beste gauza batean eraldatzen denean gertatzen denari. Berserker zine beltza da, baina arraro horietakoa: hilketa bat dago, ikerketa bat, buru bat moztuta eta kotxe bateko bolantean pegatuta. Baina umorea eta hogeita hamar bat urteko pertsonaia bat ere badaude, Hugo Vartan idazlea, hogeita hamar urte inguruan gertatzen diren krisi horietako batean.
Sevillako zinemaldiko Las nuevas olas Sari berezia.
Sevillako Jaialdian Las nuevas olas sari berezia jaso zuen Pablo Hernandoren filmaren proiekzioa.