The Gods May Be Crazy (Los dioses deben estar locos), Jamie Uys, Hegoafrika, 1980, 109'
Kondaira baten kontakizuna bailitzan: egun batean, Kalahari basamortuaren erdian, objektu misteriotsu bat jausi zen zerutik eta betirako aldatu zuen Xi eta bere boskimano tribuaren bizimodua. Nondik dator "opari" hori? Zertarako balio du? Norena da? Pixkanaka, "inbasioa"k tribuaren elkarbizitzan aldaketak sortuko ditu eta komunitatean izango diren arazoen eta egonkortasun faltaren arrazoi nagusia bilakatuko da; baita bizilagunekin gatazka beliko-politiko baten abiapuntua ere. Pixkanaka objektu zerutiarra objektu kaltegarritzat joko dute. Baina, zertaz ari gara? Zer da hainbesteko boterea daukan objektu hori? Hau zerutik Afrikako tribu batera helduko den kristalezko Coca-Cola botilaren istorioa da.
Laurogehiko bideoklub saioetako erabateko komedia klasikoa.
Laurogehiko bideoklub saioetako erabateko komedia klasikoa.