Descripcion
Bertha Gaztelumendi kazetaria da eta Bake eta Gatazken Konponbide Ikasketetako Masterra du, Bradfordeko Unibertsitatean (Erresuma Batua) egina. Gaur egun Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrako ikerlari kontratatua da Euskal Herriko Unibertsitatean.
Dokumental hauek idatzi eta zuzendu ditu: Mariposas en el hierro (Tximeletak burdinean, 2012), askotariko indarkerien biktima izandako emakumeen inguruan; Nigar franko egingo zuen aitak (2014), gerraosteko Amasa-Villabonako testigantzak jasotzen dituena; Las buenas compañías (2015) Nuria Casalekin batera zuzendutako film laburra; eta Volar (2017), genero indarkeriaren inguruan.
Lehenago, EITBko latinamerikako berriemailea izana da (2003-2010). Argituz giza-eskubideen elkarteko kidea da.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Ikerlaria eta dokumentalista
Tipo
Artistas y Creadores