Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Lantegi honetan, programa egokiak erabiliz, 2D bideojoko arkade bat garatuko dugu. Horretarako, gaur egun plataforma guztietan gehien erabiltzen den garapen ingurune bat erabiliko dugu, bere moldakortasunarengatik eta ikasteko eta erabiltzeko duen erraztasunagatik. Programa hauen interfazeak eta eskaintzen dituzten baliabideak ikusten hasiko gara garapenaren lehenengo urratsa eman baino lehen, hori izango baita lan egiterakoan gehien erabiliko duguna.

Lantegiak honako egitura izango du:

-Ideia, kontzeptua eta jokoaren mekanikak: Lehenengo urratsa jokoaren funtsezko kontzeptuak komentatzea izango da, gero guzti hori marko tematiko batean kokatuko dugu grafismoaren oinarritzat hartzeko.

-Grafismoa: Pixel-art lantzen duen programa bat erabiliz, jokoaren pertsonaia eta eszenatokien spriteak/irudiak sortuko ditugu.

-Eszenaren diseinua: Alde grafikoa osorik daukagunean, garapen programara inportatuko dugu eta honekin bideojokoaren eszenatokia diseinatuko dugu, eszena osatzen duten gauza guztien kokapena zehaztuz.

-Programazioa: Grafismoa eta eszena prest edukita, programazioaren munduan murgilduko gara eta jokoaren interaktibitatea inplementatuko dugu, C# programazio hizkuntzan zehazki.

-Soinua: Guztia ondo dabilenean, pauso bat harago joango gara eta soinuak sartuko ditugu jokoaren hainbat gertakizunentzat.

-Argitaratzea: Puntu honetan geratuko zaigun bakarra guztia txukun jartzea da eta jokoa windows, linux edo android formatu exekutablean esportatzea izango da.

Guk geuk egindako bideojoko bat eskutan izanik bukatuko dugu, nahi dugunarekin jolastu eta elkarbanatzeko.

Descripción Corta

Lantegi honetan 2D bideojoko arkade sinple baten garapen prozesua ikusiko dugu. 

Idiomas Audios
Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Idiomas disponible
Público
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si