![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id6881-ojos_avidos_30_-_lot_in_sodom_2.png?itok=AUX1Uz4D)
Abangoardia esperimentaleko zinema iparramerikarraren maisulanekin Bruce Posnerek komisariatutako zikloaren bigarren saioa, Ralph Steiner, Jay Leyda, J.S. Watson, Jr. Melville Webber, Alec Wilder, Remsen Wood, Bernard O'Brien, Emlen Etting, Oskar Fischinger eta Joseph Cornell zinegileek 30. hamarkadan sortutako filmekin osatua.
Abangoardien proposamenak zabaltze handiago batek markatu egin zuen hogeita hamarreko urteetako zine esperimentala, aurreko hamarkadaren herentzia ñabartuz eta hedatuz. Hiri sinfoniaren ondareak alderdi poetikoagoa eta intimistagoa hartzen du A Bronx Morning bezalako filmetan. Elementu erritmikoak eta makinen garaiari kantatzea presente izan ziren berriro Ralph Steiner-en Mechanical Principles filmean. Beste film batzuek, hala nola Poem 8 eta Lot in Sodom, gorputz sentsualen edo argi eta garbi sexuatuen koreografiak bultzatzen dituzte. Irudi mentalei forma eman nahirik, Oskar Fischinger-ek baliabidearen adierazpen ahalmenetan ikertzen du, erreferentzia soil-soilik abstraktuen bidez. Collage-ari dagokion irudi deskontestualizazioarekiko interesak hartaraturik, Joseph Cornell-ek aurkituriko metraje (found footage) teknikaren eta, besteren materialen elkartuz, sorturiko estrategia surrealisten konbinazioa gauzatu zuen, ikuskizunarekiko liluraren eta haurtzaroaren nostalgiaren artean.
Bruce Posnerek komisariatutako zikloaren bigarren saioa, Ralph Steiner, Jay Leyda, J.S. Watson, Jr. Melville Webber, Alec Wilder, Remsen Wood, Bernard O'Brien, Emlen Etting, Oskar Fischinger eta Joseph Cornell zinegileen filmekin osatua.
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id6881-ojos_avidos_30_-_lot_in_sodom_2.png?itok=AUX1Uz4D)