Uriel Orlow eta Jumana Mannaren erakusketen gurutzaketatik abiatuz, ibilbideak eta solasaldiak egingo ditugu. Tokikoak diren eta ahazten doazen ezagutzekin harremanetan jartzea proposatzen da. Ezagutza hauen tokira bertara hurbilduz eta abiapuntu honetatik erakusketako gaien inguruan solasteko asmoz. Horrela, artistek bat egiten duten lau gairen inguruan aritzeko bi saioko uneak proposatzen dira. Lehenengo egunean kultur zentrotik atera eta tokiko eragileekin ezagutzak aktibatzeko saio praktiko bat egingo da. Bigarren egunean erakusketara egingo da bisita eta aurrez landutako ezagutzetatik tiratuz gai ezberdinen inguruan jardungo da.
LAU IBILBIDE ETA SOLASALDI:
Sendabelarrak:
Ekainak 25, 18:00: Gure inguruneko sendabelarrak ezagutu (Garbiñe Larrea)
Ekainak 26, 18:00 ES: Solasaldia erakusketan
Ekainak 26, 19:00 EU: Solasaldia erakusketan
Internazionalismoa:
Uztailak 23, 18:00 EU: Bizipen bat. Feminismotik Palestinara begira. (Mariñe Arbeo Astigarraga, Maddi Gallastegi Osa).
Uztailak 24, 18:00 ES: Solasaldia erakusketan
Uztailak 24, 19:00 EU: Solasaldia erakusketan
Haziak:
Abuztuak 20, 18:00: *Haziera, hazien artxibora bisita Marc Badal Puig-ekin
(*Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean)
Abuztuak 21, 18:00 ES: Solasaldia erakusketan
Abuztuak 21, 19:00 EU: Solasaldia erakusketan
Kontsumoa:
Irailak 24, 18:00: Nondik dator ahoratzen dugun hori? Assumpta Ayerdi Olaizola eta Maider Sagredo Escudero BERTAN BEHERA
Irailak 25, 18:00 ES: Solasaldia erakusketan Eman izena
Irailak 25, 19:00 EU: Solasaldia erakusketan Eman izena
Uriel Orlow eta Jumana Mannaren erakusketen gurutzaketatik abiatuz, ibilbideak eta solasaldiak egingo ditugu.