Chris Kraus (AEB, 1955) artea eta literatura esparruetan kultur ikono bat da. Zinea egiten hasi bazen ere, ondoren sortutako testu literarioak eta irudiaren ingurukoak izan dira ondorengo artista askorentzat erreferente eta mugarri. Erakusketan filmografia eta testuen arteko elkarrizketa bat planteatzen da, izan ere denbora pasa den arren, performatibitatearen erabilera, lengoaia desberdinen nahasketak eta prozesu kolektibotik ekoizteak, gaurkotasun handia ematen dio bere lanari.
Bisita hauetan erakusketaren edukiak ezagutzea eta arte garaikidera hurbiltzeko modu berriak esperimentatzea proposatzen dugu.
Ez da beharrezkoa inolako ezagutzarik izatea horietan parte hartzeko. Saioek ordubeteko iraupena dute eta Tabakalerako bitartekari batek dinamizatuko ditu.
Datak:
Azaroak 18
18:00 ES
19:00 EU
Abenduak 23
18:00 ES
19:00 EU
Informazio gehiago jasotzeko edo beste data eta ordutegi posibleez galdetzeko: hezkuntza@tabakalera.eus
*Zeinu Hizkuntzako Interpretazio zerbitzua eskuragai aldez aurretik eskatuta.
Bisita honen bidez arte garaikidera hurbiltzeko modu berriak esperimentatuko ditugu,"Chris Kraus. Lehen eta gero" erakusketa oinarri hartuta.