Bi asterik behin, Maryam Jafriren The Day After erakusketan barrena antolatzen ditugun bisitak dira. Hauetan, erakusketaren edukiek ezagutzeko askotariko eztabaidak eta ibilbideak proposatzen ditugu.
Bisita formatuak ere esperimentazio eremuak dira, eta, erakusketak, diskurtso bakarraren ideiatik urruntzeko eta interpretazioak irekitzeko lekuak. Hori dela eta, erakusketaren esanahia bera berrikusteko proposamena egiten dugu, erakusketa aretoak behin baino gehiagotan bisitatu daitezkeen gune gisa ulertuz. Planteatzen duguna, azken batean, bisita gidatuaren nozioa bera gainditzea da, guztion artean, beste zentzu bat emateko.
*Maiatzaren 13an zeinu hizkuntzako interpretazio zerbitzuarekin egingo da bisita.
**The Day After erakusketara bisitak, Anarchivo sida erakusketara bisitekin eskaintzen ditugu, ostiralero txandakatuz.
Bi asterik behin, Maryam Jafriren The Day After erakusketan barrena antolatzen ditugun bisitak dira. Hauetan, erakusketaren edukiek ezagutzeko askotariko eztabaidak eta ibilbideak proposatzen ditugu.