Artelan baten sorkuntza-prozesua, maiz, maila ikusezin batean geratzen da, eta, normalean, artistaren estudioan gauzatzen da; hortaz, erakusketa-aretotik at geratzen da. Estudiotik at erakusketak balioa eman nahi dio Tabakalerako artisten estudioetan ematen den sorkuntza-lanari. Horretarako, Tabakalerako hirugarren solairuko ekoizpen-zentroko artisten lantegietan egindako lan hautatuak aurkezten ditugu. Hala, erakusketaren eta artistaren estudioaren artean ibiltzeko ariketa bat proposatzen dugu, elkarrekiko mendekotasuna modu materialean erakusteko.
Bisita hauetan, erakusketaren edukiak ezagutzera eta arte garaikidera hurbiltzeko modu berriak probatzera gonbidatu nahi zaituztegu. Oraingoan, erakusketa eta sortzaileen gunea lotzen dituzten ibilbideak proposatu ditugu eta une honetan Artisten Gunean sorkuntza-prozesuak garatzen ari diren artistak izango ditugu gidari.
Parte hartzeko ez da inolako ezagutzarik behar. Saioek ordubete iraungo dute eta Tabakalerako hezitzaile batek dinamizatuko ditu.
Datak:
Martxoak 4| El sueño de sultana
18:00 ES
19:00 EU
Martxoak 24| Javiera de la Fuente + Isaias Grinolo
18:00 ES
19:00 EU
Apirilak 8| Iker Fidalgo (Artisten Gunearen koordinatzailea)
18:00 ES
19:00 EU
Apirilak 22 Jone Alaitz Uriarte (Erakusketa eta proiektu koordinatzailea)
18:00 ES
19:00 EU
Informazio gehiago jasotzeko edo beste data eta ordutegi posibleez galdetzeko: hezkuntza@tabakalera.eus
*Zeinu Hizkuntzako Interpretazio zerbitzua eskuragai aldez aurretik eskatuta.
Bisita honen bidez arte garaikidera hurbiltzeko modu berriak esperimentatuko ditugu, "Estudiotik at. Bost urtetako sorkuntza " erakusketa oinarri hartuta.