
Elgorriaga lursaila. Ekuatore Ginea. Basupü barrutia.
Koloniatik sortutako argazkietan, bizigarriak bi modu nagusitan irudikatu ohi dira. Batetik, kakaoaren eta kafearen ekoizpenaren irudiak dauzkagu, koloniaren jarduera ekonomikoaren motor gisa: plantazio, lehortegi eta fabrika komertzialen argazkiak. Bestetik, koloniako «backstagearen» irudiak dauzkagu, ez zirenak egin metropolian erakusteko, eta bizigarrien kontsumoa koloniako bizimoduaren osagai gisa erakusten digutenak: kolonoak edaten eta erretzen, ohaideak tabako-paketeen ondoan erretratatuak…
Saio honetan zenbait argazki erakutsiko dira, eta bizigarriek kolonian izandako eginkizunaz arituko gara, bai alderdi produktiboari —ekonomia kolonialaren oinarri gisa— bai erreproduktiboari — ezinbestekoa gizarte-sistema koloniala erreproduzitzeko— erreparatuta.
Jardunaldi honetan irudi sorta bat erakutsiko da eta bizigarriek kolonian jokatutako paperaz eztabaidatuko da.
