Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia erakusketaren xedea bizigarriak aztertzea da –kafea, azukrea, tabakoa edo opioa, kasu–. XV. mendean bereziki ugaritu ziren ozeanoan zeharreko esplorazio bidaiekin abiarazi zen bizigarrien zirkulazioa. Merkantzia truke horiek garai berri bat ekarri zuten, eta ekonomia bizitza kolektiboko funts bihurtu zuten.
Irakurtzeko eta zeharkatzeko malgutasuna eskaintzen dute erakusketek; praktika artistikoaren bereizitasunera zuzenean hurbiltzeko espazioak ere badira. Bisita solasaldien bitartez Tabakalerako erakusketetako piezetara, planteatutako gaietara eta komisarioen diskurtsoetara hurbiltzea proposatzen dugu.
Arte garaikidearekin harreman zuzena egiteko ibilbideak dira hauek, eta interesa duen edozein pertsonak parte har dezake bertan. Ohiko bisita gidatuaren formatua eta erakusketa ulertzeko moduak gaindi ditzagun, zentzu berriak erantsiz.
*Zeinu Hizkuntzako Interpretazio zerbitzua eskuragai aldez aurretik eskatuta: hezkuntza@tabakalera.eu
'Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia' erakusketaren edukietan murgiltzeko bisita solasaldiak, Tabakalerako hezkuntza taldeak gidatuta.