Testu-inguruan, Tabakalerako erakusketekin batera funtzionatzen duen ikerketa talde bat da. Hilero elkartzen gara erakusketen edukietan sakondu eta bestelako ideia eta eztabaidak aktibatzeko helburuarekin. Testuak, filmak edo erakusketetako pieza zehatzak aztertuko ditugu arte garaikidearekin lotutako gaien gainean gure buruak trebatzeko. Izan ere, parte hartzeko ez da beharrezkoa arte garaikidean aldez aurretiko ezagutzarik behar, interesa duen edozein pertsonari zuzendua baitago.
Ziklo honetan Tabakalerako Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia erakusketan barneratuko gara. Hileroko saio hauek bi ordu eta erdiko iraupena izango dute eta martxoaren 7an, apirilaren 4an eta maiatzaren 9an burutuko ditugu.
Testu-inguruan, Tabakalerako erakusketekin batera funtzionatzen duen ikerketa talde bat da. Hilero elkartzen gara erakusketen edukietan sakondu eta bestelako ideia eta eztabaidak aktibatzeko helburuarekin.