Ezagun egiten zaizkigu Waldorf, Montessori, Tonucci edo Freire, eskola libreak, eskola txikiak, baso eskolak… baina zein dira bakoitzaren ezaugarriak eta zein alternatiba eskaintzen dute?
Pedagogia alternatiboen hitzaldi sorta baten lehenengoa izango da honakoa. Hitzaldi hauetan hezkuntza-sistema desberdinak ezagutuko ditugu, batzuk hezkuntza arautuaren barneko praktika onak, besteak gaur egun eskola arauturaren barnean kokatzen ez direnak.
Lehenengo hitzaldi honetan Bizilore Azkoitiako eskola ezagutuko dugu. Bizilore, 2-12 urte bitarteko ume eta gazteak, adin aniztasunean, elkarbizitzeko eskola aktiboa da. Haurrak komunitatean hezteko helburua du eta familia bakoitzak duen haziera estiloa eta eskolarena bat etortzeko ahalegina egiten du.
Umea gaitasunez beteta dagoen izaki aktiboa da, inguruan duena ezagutzeko jakin min osoz dagoena. Umeari Biziloren den bezalakoa agertzeko aukera ematen zaio bide-laguntzan oinarritzen den errespetuzko esku-hartzearen eta garapen osoa ahalbidetuko duen testuinguruaren bidez. Adierazpen askean eta jolasean oinarrituta, egin nahi duena, norekin egin nahi duen eta zenbat denboran zehar aukeratzeko testuingurua eskaintzen zaio, nork bere burua ezagutu eta bere grinak aurkitzeko aukera izan dezan.
Hitzaldi honetan Biziloreko bidelagunen esperientzia entzun eta pedagogia aktiboa zer den ikasteko aukera izango dugu.
Pedagogia alternatiboen hitzaldi sorta baten lehenengoa da hau. Bizilore, 2-12 urte bitarteko ume eta gazteak, adin aniztasunean, elkarbizitzeko eskola aktiboa da, haurrak komunitatean hezteko. Hauen esperientzia entzun eta pedagogia aktiboa zer den ikasteko aukera izango dugu.